XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garraio Saila ZEHATZE-ESPEDIENTEAREN EBAZPENA.

Errepidezko garraio mekanikoei buruzko arloan egindako urratze baten zioz, Isidro Miñambres Martin jaunari, 41.000 pezetako zehapena ezartzeko, 90-1-15eko 90/25.

Foru Aginduaren bitartez ireki zitzaion B1-1-2064-1-89. zehatze-espedientearen jakinerazpena, Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 80. artikuluko 1 eta 2.ean aurrikusitakoa, alegia, ezin egin izan da baina, interesatuak, isun horren aurka, Bizkaiko Foru Aldundiari, hura jakinerazi eta biharamunetik zenbatu beharreko hamabost (15) asteguneko epearen barruan, gorabidezko errekurtsoa jarri ahal izango dio, Administrazio Prozedurari buruzko indarreko Legeko 122 eta baterako artikuluetan xedaturikoaren arabera, eta honako ediktu hau jendaurrera azaldu da, aipatutako Legezko testuaren 80.3. artikuluan xedaturikoarekin bat etorriz.

Aipatu zehatze-espedientea Portugaleteko Udaletxeko iragarki oholean dago ikusgai, salatuari ezagutzen zaion azken egoitza baita.

Zenbateko hori, Bilbo Aurrezki Kutxaren edozein sukurtsaletan, 35-60140/ 3. k/k.ean abonatu ahal izango da, espedientearen zenbakia adierazi eta sarreraren frogagiriaren bikoizkina Garraio Zuzendaritza Nagusiari bidaliko zaiolarik.

Bilbon, 1990eko apirilaren 26an. - Garraioen Foru Diputatua, Martín Martínez Muñoz.